XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun.

1 Inor ez dago eserita kafetegiko terrazan.

Zergatik?.

2 Langileek kamisetak eta mahukarik gabeko alkandorak darabiltzate soinean.

Zergatik ez dute behar jantzi lodiagorik?.

3 Nork dauka zure ustez lanik hoberena? Zergatik?.

4 Uste al duzu langileak txandaka ibiltzen direla lan desberdinetan? Zergatik? (Lan batzu beste batzu baino gogorragoak direlako, horregatik aritzen dira langileak txandaka egunean zehar).

Ikasi:
Tamainak eta lanak harremanetan jartzen.

Marrazki honek aditzera ematen duen ideietako bat da lan handiek gizonaren eta makinen indar konbinatua eskatzen dutela.

Gizonek palak erabil ditzakete, baina zapalgailua behar dute asfaltua lautzeko.

- Erakutsidazu asfaltua zanpatzen ari den makina dagoeneko estalita dagoen kale-alderdian.

Nolakoa da? (Izugarria, oso astuna, eta abar).

Horrelakoa izan behar al du lan hori egiteko?.

- Begira gizon hori nola ari den asfaltu-geruzaren ertza berdintzen.

Lautu al lezake geruza osoa?.

Langile guzti horiek saltoak egiten hasiko balira asfaltu-geruzaren gainean, lautuko al lukete?.

Eta monopatinean dabiltzan mutiko hori eta neskato hori igoko balira asfaltu ezarri berrira, monopatinaren gurpilek zapalduko al lukete? (Ez. Erroilo askoz handiagoak behar dira).

Aldeak ikusten.

Marrazki honetaz balia zaitezkete alde errazak berezten haurrak lan egin dezan.

Baina ahal duzuen guztietan kalera edo landara irten egiazko munduan ikustera ohitu dadin.

- Aldeak aurkitzen jolas egingo dugu.

Txandaka egingo dugu.

Aurrena nik seinalatuko dizut zerbait eta zuk beste gauza edo pertsona desberdin bat bilatuko duzu eta zergatik den desberdina esango duzu.

Begira gogor lanean ari den langile horri.

Aurkitzen al duzu zerbait desberdina egiten ari denik? (Bai, badira pertsona batzu begiratu besterik egiten ez dutenak).

- Kalearen alderdi bat dagoeneko asfaltu berri eta ongi lautuz estalirik dago.

Zein alderdik erakusten du alde handia harekin alderatuta?.

- Zer alde aurkitzen dituzu autoa eta motozikletaren artean?.

Kontakizuna eta ariketak 69. orrialdean.